<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Haro leinua

XI.mendetik XIV.mendera bitartean (1040 - 1352), Bizkaiko jaurgoa izan zuen familia. Lope Iņigo "Ezkerra" izan zen Nafarroako errege Antso III. Nagusiaren babesean lehenengo, gero, Lopez familia, Errioxan finkatu zen. 

Bizkaiko I. jauna: Iņigo Lopez (1040 - 1077). Nafarroako erresumaren zerbitzari leiala izan zen.

Bizkaiko II. jauna: Lope Iņigez (1077 - 1093). Iņigo Lopezen semea. Haro ondoko Bilibio gazteluko eta Haroko zaindari izan zen, Nafarroako Antso IV.a Gartzes Peņalengoaren zerbitzuan.

Bizkaiko III. jauna: Haroko Diego Lopez I. Zuria (1093 - 1124). Haro herriaren gobernadore Gaztelako Alfontso VI.aren eskutik. Diego Lopez, Haro-ko I.a izan zen, eta haren ondorengoek "Haro" abizen toponimikoa erabili zuten belaunaldiz belaunaldi.

Bizkaiko IV. jauna: Haroko Lope Diaz I.a (1124 - 1170). Lope Diazen sailari hasiera eman zion; baina Alfontso I.a Borrokalariak 1116an jaurgoa kendu zion eta Diego Lopez-en semeak titulua jaso baldin bazuen ere, ez zuen inoiz Bizkaiko jaurerrian aginterik izan,

Bizkaiko V. jauna: Haroko Diego Lopez II.a Gaiztoa (1170 - 1214). Nafarroako Antso VII.a Azkarraren aurka Gaztelako Alfontso VIII.ari lagundu zion, Araba eta Gipuzkoako inbasioan. Alarcos-ko eta Navas de Tolosako guduetan parte hartu zuen.

Bizkaiko VI. jauna: Haroko Lope Diaz II.a Buruberoa (1214 - 1236). Bere aitarekin batera musulmanen aurka borrokatu zen, eta "Navas de Tolosa-ko" batailan parte hartu zuen. Kalagorri eta Ozkabarteko (Santo Domingo de la Calzada) katedralak batzearen aurka borrokatu zen.

Bizkaiko VII. jauna: Haroko Alonso Diego Lopez III.a (1236 - 1254). Bere aitarekin batera Kalagorri eta Ozkabarteko katedralak batzearen aurka borrokatu zen.

Bizkaiko VIII. jauna: Haroko Lope Diaz III.a (1254 - 1288). Arriagako Kofradiako Jauna izan zen. Alfaron, nobleak erregearekin elkartu ziren Frantzia eta Aragoirekiko politika eztabaidatzeko. Eztabaida bizia izan zen eta Gaztela-Leongo Antso IV.ak berak bere ezpataz Lope Diaz hil zuen (1289).

Bizkaiko IX. jauna: Haroko Diego Lopez IV. (1288 - 1289). Bere aitaren heriotza mendekatu nahian, Aragoiko erregearekin bat egin zuen Gaztelako erresumaren kontra.

Bizkaiko X. andrea: Haroko Maria Diaz I.a (1289 - 1295). Mariaren agintea hiru alditan banatu behar da: lehena 1289 - 1295koa, Bizkaiko X. andrea titulupean, Gaztelako Joan infantearekin ezkondu zen (1287), baina benetako boterea Gaztelako Enrike infantearen eskutan zegoen; besteak Bizkaiko XII. andrea titulupean egin zituen (1310 - 1322) eta (1326 - 1334).

Bizkaiko XI. jauna: Haroko Diego Lopez V. (1295 - 1310). Iloba Maria Diazekin eta Gaztelako infanteekin borroka latza egin zuen Bizkaiko jaurgoa eskuratzeko. 1300ean Bilbo fundatu zuen.

Bizkaiko XII. andrea: Haroko Maria Diaz I.a (1310-1322 eta 1326-1334). Lehenago Bizkaiko X. andrea tituluarekin azaldu da; gero, bere osaba, Bizkaiko XI. jauna hilda (1310) berak jaso zuen Bizkaiko andre titulua, eta bere semea Joan Diaz Begibakarra hildakoan hirugarren agintaldia izan zuen.

Bizkaiko XIII. jauna: Haroko Joan Diaz Begibakarra (1322 - 1326). Bizkaiko XII. anderearen semea. Portugalgo Isabelekin ezkondu zen, eta lor zezakeen boterearen beldur, Alfontso XI.a Gaztelako erregeak hil zezaten agindu zuen. Beraien alaba Bizkaiko XIV. andrea izango da.

Bizkaiko XIV. andrea: Haroko Maria Diaz II.a (1334 - 1348). Bere amona Bizkaiko X. eta XII. andreak tituluari uko egin zionean, eta Alfontso XI.aren trabak gaindituz, Bizkaiko andrea bilakatu zen, agintea bere senarra Joanen eskutan utzi bazuen ere.

Bizkaiko XV. jauna: Haroko Nuņo Lara Diaz (1348 - 1352). Hiru urte zituela umezurtz gelditu eta Bizkaiko jaun izendatu zuten, eta hurrengo urtean, Gaztelako erret-alferez.

Bizkaiko VI. andrea: Haro Lara eta Diaz Joana (1352 - 1359). Gaztelako Tellorekin ezkondu zen (1353). Gaztelako gerra zibilean nahastu ziren eta 1359an, Pedro I.a ankerrak Joana eta ahizpa Isabel hil egin zituen. Ez zuen ondorengorik utzi eta bera izan zen Bizkaiko titulua izango zuen azkena.

Iturria: Elhuyar/ Auņamendi