Ladron kondea Iņigez Gebarakoa
Ladron kondea Iņigez de Gebara ez dakigu non jaio zen eta Naiaran hil, 1155ean. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko kondea izan zen. Alfontso I.a borrokalariaren erregealdian Arabako konde (1130 - 1134) eta Haroko gobernadore izan zen (1133). Baztango jaun Eneko Bela-koaren semea eta Gipuzkoako bigarren jaun Orbita Aznarezen biloba.
Alfontso I.aren heriotzak sortutako egoera nahasiaz baliatu zen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako gobernuaz jabetzeko (1135). Alfontsoren testamentuaren arabera erresuma hiru ordena erlijiosoren esku geratu zen, baina nafarrek ez zuten hori onartu eta Gartzia IV.a Ramirez Berrezarlea aukeratu zuten errege. Ladron kondea Nafarroako errege berriaren alde jarri zen, baina Leon-Gaztela eta Aragoiko erregeek Nafarroako erresumaren lurrak eraso zituzten (1136), Ladron kondearen lurretatik hasita; Ladron preso hartu ondoren Leon eta Gaztelako Alfontso VII.aren aginduetara jarri zen. Gaztela eta Nafarroako erresumetan ibili zen egoera beti beraren alde egon zedin; batetik bestera ibiltze horrek bi erresumen arteko harremanak hobetu egin zituen. 1136an Gaztelako erregearen erasoa Lizarraraino iritsi zen, Ladron kondea Nafarroako erregearen bertako ordezkotza zuen, preso hartu eta urte berean Gaztelako Alfontso VII.aren izenean zituen, lehen izandakoez gain, Errioxako Vigerako ordezkotza ere.
Gartzia IV.a Ramirezek ez zuen Ladron leinuarekin harremanak hautsi eta kondearen semeek aitaren Nafarroako lur berak eskuratu zituzten. Gaztelako gortean Ladron kondea Nafartzat tratatua izan zen beti, horregatik nafar zalduna deitzen zioten; geroago baita ere Nafarroako Bela bere semeari. Gartzia Ramirez hil zenean (1150) Antso VI.a jakitunaren alde jarri zen, baina, dirudienez, Gaztelako gortearen inguruan ibili zen azken urteetan, hil zenean Naiara gaztelarren eskutan baitzegoen.
Iturria: Elhuyar / "La voluntaria konkista" Tomás Urzainki Mina