Bizkaiko III.a jauna, Haro-ko Diego Lopez I.a Zuria

 Haro-ko Diego Lopez I.a, Bizkaiko III. jauna izan zen (1093 - 1124). Bizkaiko II. jauna Lope Iņigez-en (Enekoitz) semea.

Familien ondasunei Haroko lurraldea batu eta Haro abizen toponimikoa erabili zuen lehenengo aldiz. Naiarako, Arabako eta Bizkaiko gobernadore izan zen 1111 - 1116 bitartean, Támarako hitzarmenaren arabera Nafarroako erregeak berreskuratu zituen arte. Gaztelako Alfontso VI.aren eta, ondoren, horren alaba Urrakaren aldekoa izan zen, Urraka eta bere senarra Alfontso I.a Borrokalaria banandu ziren arte. Alfontso VII.ari lagundu zion Aragoi eta Nafarroako erregearen aurka. Maria Ordoņezekin ezkondu eta lau seme-alaba izan zituzten: Haro-ko Lope Diaz I.a, Gilo Diaz, Santxo Diaz eta Fortunio Lopez Harokoa. Diego Lopez hil zenean (1124), Bizkaia, Gaztelaren menpe zegoen. 

Mitologia: Sugoi

Iturria: Elhuyar/ Lur Entziklopedia