Bizkaiko VI. jauna, Haro-ko Lope Diaz II.a Buruberoa
Haroko Lope Diaz II.a Bizkaiko VI. jauna izan zen (1214 - 1236). Diego Lopez II.aren semea.
Bere aitarekin batera musulmanen aurka borrokatu zen Andaluzian eta "Navas de Tolosa-ko" batailan parte hartu zuen (1212). Fernando III.a erregeak erret-alferez izendatu zuen (1217). Leongo Alfontso IX.aren alaba Urrakarekin ezkondu (1218) eta zortzi seme-alaba izan zituzten. Fernando III.ak Gasteizko forua bera Urduņari eman eta Kalagorri eta Ozkabarteko katedralak batu nahi izan zituen (1232). Lope eta bere semea Diego ez zeuden erabaki horrekin ados eta Gregorio IX.a aita santuak eskomikatu egin zituen. Bermeoko eta Plentziako Hiri-Gutunak eman zituen. Hurrengo Bizkaiko VII. jauna Alonso Diego Lopez izango zen.
Loturak: Joan Alfontso Harokoa;
Iturria: Elhuyar