Orreaga

Orreaga Nafarroako iparraldeko udalerria da (Erroibar). Bi bataila aipagarri irabazi zituzten baskoiak oste frankoen aurka: 778an eta 824an. Lehenean Karlomagnoren tropei garaitu zitzaien eta garaipenaren oihartzuna Europa guztira zabaldu zen "Chanson de Roland" kantu epikoari esker. Bigarrenean ordea Eneko Aritza errege izendatu eta Iruņeko erresuma sortu zen. XI. mendetik aurrera Jakue-bidea egiten ari ziren Europako erromesek garrantzizko atsedentoki zuten hemengoa. Lehenengo ostatua eta erietxea eraiki ziren eta gero, Antso VII. Azkarra Nafarroako erregeak eliza eraiki eta ondasun handiak jarri zituen haien menpe. Antso VII. Azkarra bertan ehortzi zuten.

XII. eta XIII. mendeetan asko zabaldu zen Orreagako abadetxearen ospea, lurralde eta aberastasun handien jabe egin baitzen. XIII. mendean Orreagako prioretxea Iruņeko apezpikuaren agindupetik guztiz banatu zen, eta Erromako Aita Santuarenganaino iritsi zen haren itzala. Errenta ugari jaso zuen ondoko mendeetan eta zailak izan ziren luzaroan, eskubideak zirela eta, Orreagako elizako hierarkiaren eta Auritzeko biztanleen arteko harremanak. 1525ean, Auritzekoak Orreaga eta Luzaideko biztanle batzuen aurkako auzia jarri zuten, sorginak zirelakoan. Sutara eraman zituzten haietako batzuk. 1684an armada frantsesak konkistatu zuen Orreaga, baina berehala utzi egin zuten bailara, Kataluniako inbasioa lasaiago egiteko bitartekoa besterik ez baitzen izan. 1794an Konbentzio Gerraren garaian, oste frantsesak sartu ziren Orreagan eta monasterioa bipildu zuten.

Loturak: Altabizkar-ko kantua

Iturria: Lur Entziklopedia