<<<Nagusira

 

 

puntubi.com

 

puntubi.com

 

>Hernani   

 

Urumea eta Oria ibaien arteko lurralde zabala zen garaiko bizi aztarnak daude Hernanin. Mendebaldeko mugetan Aizpitarte edo Landerbaso haitzuloa dago, hegoalderago harrespil eta harlauze ugari dago, Pirinioetan aurkitutako milatik gorako hilobi megalitikoen artean hauek dira mendebaldean ikusgai dauden azkenak.

Hernaniko bailararen lehenengo aipamenak bi dokumentuetan aurki daitezke: 938. urtean, Nafarroako erregearen alabarekin ezkondutako Fernan Gonzalezek Donemiliagako Monasterioaren alde emandako botoetan, eta Antso Nagusia erregeak 1014an Leireko San Salbadorri Hernaniko lurretan zegoen Donostiako San Sebastian dohaintzan: "in finibus Hernani" Hernani amaitzen den horretan, biak faltsutuak izanik ere argi erakusten dute Hernani bazela eta Nafarroako Erresumaren lurretan zela.

Gaztelako Alfontso VIII.a Gasteizko setioan garaile izan eta 1200ean gaztelar osteek Gipuzkoa inbaditu zuten. Ondoren, agiririk ez badago ere, Gaztelako Alfontso X.a Jakitunak "Villa" titulua eman ziola uste da. 1512an, Albako II. dukeak Nafarroa Garaia inbaditu zuen garaian, gaztelarren esku zegoen Hernani suntsitu egin zuten. Askotan izan da Hernani borroka eta gerra jokaleku: Ahaide Nagusien borroketan, Oriamendiko guduan, karlistaldian edota Frankoren Estatu kolpearen garaian.  

 

5.- Bidali informazioa

 

Zeri buruz:

Zure e-posta:

Idatzi hemen nahi duzun informazioa:

Zure izena (goitizena)