Marokora joandako mezulariak Antso VII. Nafarroakoari esana
Iruņeko San Cernin burguko Guilhem Anelier auzokoak XIII. mendean, Alfontso VIII.a Errioxan sartu eta mende erdi bat geroago, idatzi zituen kopletan kontatzen da, nola mezulari batek esaten dion Antso VII.a Azkarrari Euskal Herrian gertatutakoa bera Marokon den bitartean:
Han, bere (Antso VII.aren) jende batzuen artean, saldukeria dabil. Berehala atera zen mezulari bat Marokora, eta Antso erregearen ondoan, argi eta garbi esan zion: "Nafarroako errege jauna, ondo daki eta dudarik gabe berorren lurra galtzen ari dela, eta jaraunspena, zeren eta Alfontso erregea, berorrek senide leialtzat duena, Nafarroan sartu da ezpataz eta su biziz; eta berorren konfiantza zuten haiek, onartzen dutela badaki. Eta berehala itzultzen ez bada, berorren erresuma osoa, jakin beza, galdu egingo du, eta berorren bizitza osoan ez du egun bakar bat ere bertan egon ahal izango, nik orain ikusten dudan bezain egi-egia. Eta galduak ditu Gasteiz eta Araba osoa ere bai, Gipuzkoa eta Amezkoa dagokien guztiekin; Hondarribia eta hari dagokion guztiarekin, Donostia, itsaso bizia lehertzen den hura, herriak eta gazteluak buruan ez ditudanak. Eta Nafarroa utzi egingo balu fedegabeengatik, Jaungoikoa haserre izango da berorrekin eta horrela erakutsiko dio".
Erregeak entzun zuenean esandakoa, lantzaz edo (cuadrillo) batez zauritu izan balute baino odoltsuago jarri zitzaion bihotza. Mairu erregearengana joan eta suminkor esan zion: "Errege, zuganako maitasunagatik, zure atseginagatik, eta zure etsaia garaitzen laguntzeagatik galdu egin dut nire erresuma, eta horregatik min dut bihotzean. Itzuli egin nahi dut berehala, zeren eta azkar itzultzen ez banaiz, uste dut nire erresuma ezerezean geratuko dela". Erregeak entzun zuenean, ez zitzaion batere gustatu baina; harri preziatuak oparitu zizkion, urre asko eta zilarra. Gero, Antso erregea itsasoratu eta handik itzuli zen. Jainko ahalguztidunak aldeko airea eman zion Nafarroara lehenbailehen iristeko.
Iturria: La Navarra maritima/ Auņamendi (Fuenterrabia adieran)