II. Albako dukea, Fadrique Alvarez de Toledo
Fadrique Alvarez de Toledo II.a ez dakigu noiz eta non jaio zen eta 1531an hil zen. 1488an jarauntsi zuen Albako duke titulua aitarengandik. Bere aita, Gutierrez Alvarez de Toledo, Palenciako obispoaren leinukoa zen. Aragoiko Fernandoren lehengusua zen.
Fernando II.a eta Isabelen I.a errege-erreginen eta nobleen artean egindako akordio baten bidez, Fadrique, Palenciako kondearen alaba Isabel Stúñiga-rekin ezkondu zen. Gaztelako tropen buru izan zen Roséiloko gerran (1503). Joana Eroa eta Felipe I.a Ederrak Fernando II.arekin izandako aferetan Fernandoren alde jarri zen.
1512an, Gasteizen bildu zituen bere tropak eta, Sakana eta Lekunberrin barrena Arabar, Bizkaitar eta gipuzkoar jendea bilduta Nafarroa Garai eta Behereko konkistari hasiera eman zion. uztailaren 25ean sartu zen Iruñean; horretarako, Luis Beaumont Leringo III. kondearen eta Frantses Beaumonten laguntza ere izan zuen. Donceles alkaidea Nafarroako lehen erregeorde izendatu zuen eta Joan III.a Albret eta Katalina I.a Nafarroako errege-erreginak erbesteratu behar izan zuten.
1512ko abuztuan bere osteek Donibane Garaziko inbasioa burutu zuten. Karlos I.ak "Orden del Toison de Oro" titulua eman zion 1519an. 1526tik aurrera Enperadorearen kontseiluko partaide izan zen, eta 1531ko urriaren 18an hil zen.
Lur Entziklopedia/ Enciclopedia de España SA.