<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Ahaide nagusiak

  Erdi Aroan, Mendebaldeko Europaren ezaugarrietako bat gizarte bortizkeria izan zen. Euskal Herrian, ahaide nagusiak izeneko leinuak sortu ziren. Handiki edo jauntxoak ziren, nekazaritzako nobleziaren maila goreneko pertsonaiak alegia, lur eta olen kontrola borrokatzen zituzten; eliz arazoetan ere botere handia zuten. Familiaren ondarea areagotu eta ahaidegoen eta mendekoen babesteaz arduratzen ziren.

Erdi Aro berantiarrean, sistema feudalean (1280 - 1480) lehenengo arazo larriak sortu ziren: Ehun urteko Gerra (1337 - 1453), Flandeskoa (1325 - 1328), Frantziako "Jacquerie" (1358), Ingalaterrako"lolardoak" (1381), Florentziako "ciompie" (1378 eta 1382) eta Bohemiako Tabori"ekin. Euskal Herria ez zen salbuespena izan. Gosetea eta heriotzak etorri ziren, demografiak behera egin zuen, Izurrite Beltzak ere eragina izan zuen (1346 - 1353). 

Euskal Herrian, jauntxoek hartzen zituzten errentak behera egin zuten; ondorioz, Leinuak talde sozial antagoniko bihurtu zirenean, bandoak sortu ziren; Nekazariek nobleen orubeak utzi eta hiribilduetara alde egin zuten. Nekazari errentaren galerari gehitu behar zaio arabiarrei hartutako lur-sailen eta harrapakinen banaketa bertan behera gelditzea. 

Euskal nobleziak hainbat estrategia erabili zuen errentak handitzeko, horien artean bando arteko guduak. Hiru frente izan zituen herrietako nobleziak: nekazariak, hiribilduak eta noblezia bera. Leinu arteko guduak piztu ziren, entzutetsuenak izan dira oinaz eta ganboatarren arteko liskarrak, oinaztarren -azpeitiarrak jatorriz- eta ganboatarren arteko gerrak. Nafarroako zuzenbide zibilaren arabera, adinez nagusi ziren eta bertan bizi ziren ahaide hurbilenekoak izendatu behar ziren ahaide nagusi. Nafarroan antzera gertatu zen agramondarrak eta beaumondarrak liskarretan hasi zirenean. Agramondarren eta beaumondarren arteko borroka dinastikoek eduki zuten zerikusirik ganboatarrekin eta oinaztarrekin.

Tartean izan ziren, bai, gertakari epikoak: Fernan Perez Aialak eta Martin Ruiz Abendainok Orozkoren jabetza hartzeagatik izan zituzten borroka ankerrak (1412), Arrasate erre zutenekoa (1448), ahaide nagusiek Gipuzkoako hiribilduei bota zioten desafioa izan zenekoa (1456) edo Elorrioko bataila (1468). Gertakari larri horiek eraginda Ermandadeek, Espainiako laguntzarekin eta nekazariek ere jauntxoen kontra altxa zirela baliatuz, indarrez egin zien aurre ahaide nagusiei. Nabarmenak dira Lenitz bailarako matxinada Pedro Velez Gebara jaunaren aurka (1423), Kanpezuko herritarrak Lope Rojasen aurka edo Juan Lopez Lazkanoren hilketa (1477) balezta batekin tiro eginda  Kontrastan.

Egoera hori XV. mendearen azken laurdenetik aurrera hasi zen aldatzen hainbat arrazoi medio: ekonomiaren hobekuntza, ermandadeek herrietako nobleziaren aurkako borrokan izandako eraginkortasuna, Espainiako koroaren parte hartzea (Chinchillaren kapitulazioak) eta, berez, ahaide nagusien bizi-sistema zaharkitu eta gainbehera etortzea.

Ganboatarren aldekoak: Gebara, Ganboa, Olaso, Abendaņo, Salatzar

Oinaztarrak: Mendiotza, Lazkao, Muxika, Butroe

Herrialdea

Oinaztarrak

Ganboatarrak

Araba

Mendiotza

Gebara

Bizkaia

Muxika-Butroe

Abendaņo

Gipuzkoa

Lazkao

Olaso

 

 

 

Herrialdea

Beaumondarrak

Agramondarrak

Nafarroa

Biana-Lerin

Peralta-Tutera

Iturria: Elhuyar eta beste