Fernan Gonzalez
Fernan Gonzalez 916an jaio eta Burgosen hil zen 970ean. Pertsonai historiko Gaztelarra izan zen. Gaztelako kondea (932 - 970). Nafarroako Gartzia Santxez I.aren arreba Santxarekin ezkondu eta Arabako konderria eskuratu zuen (932), gero Gartzia Santxez I.aren alaba Urrakarekin ezkondu zen.
Abd ar Raman III.aren kontrako batailan parte hartu zuen Ramiro II.arekin, Simancas-en 939an. Urte batzuk beranduago, Ramiro II.a eta Fernan Gonzalezen artean tirabirak piztu ziren; erregeak Gaztelako kondea Leongo dorre batean giltzapean jarri eta ondasunak kendu egin zizkion (944 - 947).
Gaztelako konderria, Ramiroren semeak hartu egin zuen; Arabako konderria, berriz, noren esku geratu zen ez da ezagutzen. Ramiro erregeak aske utzi zuen eta bakea egiteko, Ramiroren II.aren semea Ordoņo III.a, Fernan Gonzalezen alaba Urraka Fernandezekin ezkondu zen.
Fernan Gonzalez Arabako eta Gaztelako konde izan zen berriro (947). Ramiro II.a hil zenean, Gaztela eta Leon bereizi egin ziren (951); Fernan Gonzalez izan zen Gaztelako lehenengo konde independentea (950 - 970). Bere semea Garci Fernandez izan zen ondorengoa.
Loturak: Simancasko gudua
Iturria: Elhuyar