<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Espainiako eskuin faxistaren altxamendua
Gerra Zibila
Hauteskundeetan Herri Frontearen eskutik ateratako Bigarren Errepublikaren gobernu ezkertiarraren kontra Franco-k altxamendu militarra hasi zuen (1936 - 1939). Aurretik eskuindarrek, Jose Antonio Primo de Riveraren eskutik, desestabilizazio kanpaina egin zuten Espainian. Gerra zibilean 600.000 hildako izan ziren. Francoren jarraitzaileek errepublikarrak garaitu zituzten Italiako eta Alemaniako gobernuen laguntzaz. 1939ko urtarrilean Francoren armadak Bartzelona hartu eta Alacanten zegoen Errepublikako gobernuak Frantziara alde egin behar izan zuen. Martxoan, Madril hartu ondoren, gerra amaitu eta Francoren diktadura faxista hasi zen (1939 - XI - 1).
Espainiako Gerra Zibilak ezaugarri bereziak izan zituen Hego Euskal Herrian (1936-37). Lehenik, eskuindar espainolen matxinada lagundu eta bultzatu zuen masa-mugimendu bat zegoen: karlismoa. Bigarrenik, Espainian ez bezala, burgesia abertzaleak bat egin zuen ezkerreko alderdiekin Errepublikaren alde. Hirugarrenik, gerra-egoerak sortutako baldintzen ondorioz, Lizarrako Autonomia Estatutua lortu eta, botere politikoaz gainera, euskal gudarostea ere sortu zen. Laugarren eta azkenik, elizaren jokaera berezia izan zen: elizaren zati batek eskuin matxinatuen aurka eta errepublikarren alde egin baitzuen, Espainian ez bezala. Hego Euskal Herriko herrialde guztietan jokabidea ez zen homogeneoa izan. Nafarroan, Mola jeneral eskuindarraren eta karlistek bat eginik matxinada azkar nagusitu zen, uztailaren 18an bertan nagusitu eta errepresio ankerra nagusitu zen (3.000 lagun garbitu zituzten kolpistek). Araban, halaber, Kamilo Alonso Vega teniente koronelak Molakin batera bere agintea ezarri zuen 19an bertan. Gipuzkoan, ordea, errepublikarrek matxinada berehala menderatu zuten. Baina eskuindarrek Nafarroatik inbaditu zuten eta Alfontso Beorlegi buru zela Irun hartu ondoren (IX - 4), berehala iritsi ziren Donostiara (1936 - IX - 13), eta handik Gipuzkoa osora.
Gerra hasi eta handik hiru hilabetera, frontea Gipuzkoa eta Bizkaiaren arteko mugan zegoen. Bizkaian matxinadak ez zuen inolako arrakastarik izan. 1936ko urriaren 1ean, autonomi estatutua lortu eta Euzko Jaurlaritza osatu zen urriaren 7an; baina, ordurako Bizkaia bakarrik zegoen. 1936ko abenduan euskal armadak Araban eraso egin eta Gasteiz hartzen saiatu zen, baina ez zuten ezer lortu. Aurrerantzean Mola, eta ondoren Dávila, jeneral eskuindarrak gidatutako armadak Bizkaia hartu zuen pixkanaka. 1937ko apirilaren 26an Alemaniako aire-armadak Gernika bonbardatu zuen eta Alejandro Goikoetxeak lagunduta, ekainaren 19an frankistek Bilbo hartu zuten. Hego Euskal Herrian gerra 1937ko abuztuaren 24an amaitu zen, Francoren alde borrokatzen ziren italiarren eta EAJren artean Santoņako Ituna sinatu zenean. EAJk bakea Espainiako errepublikatik aparte sinatu nahi izan zuen. Ondorioz, euskaldun asko Ipar Euskal Herrian babestu zen; eta beste asko Venezuelara, Argentinara, Mexikora eta Ameriketako Estatu Batuetara erbesteratu behar izan zuen.
Loturak: >Agirre, Joxe Antonio; >Tomas Garikano; >Eugene Goinetxe; >Javier Ibarra Berge; >Dolores Ibarruri; >Joan Iglesias; >Damaso Intzakoa; >Julio Jauregi; >Jose Maria Lakarra; >Frantzisko Landaburu; >Largo Caballero; >Polikarpo Larraņaga; >Jesus Larraņaga; >PCE; Ramiro Ledesma; >Legutioko erasoa; >Jesus Maria Leizaola; >Alejandro Lerroux; Ramon >Madariaga; Ramiro Maeztukoa; >Amadeo Marko; >Santiago Meabe; > Mendigoizaleak; >Mitxelena, Koldo; >Monzon Reparaz, Jesus; >Moreno Plaza, Enrike; >Nafarroako brigadak; Nardiz, Gonzalo; Negrin Joan; Oriol Urkijo, J. M.; Ormazabal Tife, Ramon; Pradera Larunbe, Victor; ; >Nardiz, Gonzalo; >Oriol Urkijo, J. M.; >Ormazabal Tife, Ramon; >Pradera Larunbe, Victor; >Queipo de Llano, Gonzalo; >Rubial Cavia Ramon; >Urrestarazu, Antonio Karmelo; >Uzturre, Jesus Insausti;
Iturria: Elhuyar