<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
HB
Euskaraz, Herri Batasuna. Hego Euskal Herriko alderdi politiko abertzalea, Eusko Abertzale Ekintza eta Euskal Sozialisten Biltzarra alderdi legalek, KAS barneko Herriko Alderdi Sozialista Iraultzailea eta Langile Abertzale Iraultzaileen Alderdia (LAIA) alderdiek eta hainbat pertsona independentek koalizio gisa sortua (1978). Euskal Herri independente, sozialista, euskaldun eta batua helburu zuela agertu zen. Espainiako konstituzio ez du onartzen, honek Hego Euskal Herriaren autodeterminazio-eskubidea aitortzen ez duelako; eta ez ditu ETAren ekintzak gaitzesten: ETAk izaera politikoa duela aldarrikatzen du eta, Euskal Herriaren normalizazio politikoa lortuko bada, ETA eta estatu espainolaren arteko negoziazioa ezinbesteko baldintzatzat jotzen du 1982az geroztik. Eusko Legebiltzarrean, Nafarroako Parlamentuan eta Espainiako Kongresu zein Senatuan ez zuen parte hartzen modu iraunkorrean; Europako Parlamentuan, Batzar Nagusietan eta udaletan bai ordea.
Loturak: >ASK; >EAE-ANV; >EB-euskal Batasuna; >Frantzisko Letamendia; >Monzon, Telesforo; >Muguruza, Josu;
Iturria: Harluxet