Letamendia, Frantzisko (Ortzi)

Frantzisko Letamendia Donostian jaio zen 1944an. Lanbidez abokatua, euskal preso politikoen defentsa-lanetan hasi zen; Burgosko prozesuko abokaturik gazteena izan zen (1970). Erbesteratu eta Donibane-Lohizunen eta Parisen bizi izan zen; ETAko kideekin harremanak izan zituen. Hegoaldera itzultzean, EIA alderdiaren sorreran parte hartu zuen (1976). Euskadiko Ezkerra koalizioko (EE) diputatu izan zen Madrilgo Kongresuan (1977). EIA utzi, HBn sartu eta koalizio horretako diputatu izan zen Madrilgo kongresuan (1979) eta Eusko Legebiltzarrean (1980).

HBren politikarekin erabat ados ez zegoela eta, politikagintza utzi egin zuen; EHUko irakaslea da gaur egun. Politika-liburuak idatzi ditu: "El Proceso de Euskadi en Burgos, Sumarísimo 31/69", 1971 (M. Castells-ekin elkarlanean); "Historia de Euskadi"; "El nacionalismo vasco y ETA", 1975; "Los Vascos, ayer, hoy y mañana", 1976; "El no vasco a la reforma", 1978; "El chivo expiatorio", 1981; "Euskadi: la paz ez posible".

I:Harluxet