Muguruza Guarrotxena, Josu

Josu Muguruza Bilbon jaio zen 1958an eta Madrilen hil zuzen 1989an. Iparraldera ihes egin zuen (1981). AEKko irakasle eta Egineko Iparraldeko kazetaria izan zen. Poliziak atxilotu eta Espainiara eraman zuen 1987an. HBko Mahai Nazionaleko kide eta Madrilgo Kongresuko diputatu hautatu zuten 1989an. Kargua hartzera joanda, HBko diputatu hautatuek Madrilgo Alcalá hotelean jasandako atentatu batean hil zuten.

I: Harluxet