<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Abertzale Sozialista Komiteak (ASK)

Euskal nazioaren askapenaren aldeko sektore desberdinak biltzea helburutzat harturik, 1976an Bizkaian sortutako mugimendu autogestionario eta asanblearioa, ezker abertzalean kokatua. 1977an Hego Euskal Herri osora zabaldu, erakunde gisa egituratu eta berehala KASen sartu zen. Herri Batasuna sortzen lagundu zuen (1978). ASKren lan-eremuaz eta KAS barnean zuen zereginaren inguruko eztabaida bizia izan zuen 1983 - 1986 bitartean. Handik aurrera herri-mugimenduaren inguruko teoria garatu zuen. ASKk herri-mugimenduak bultzatu eta garatzea du helburu, demokrazi eredu berri bat eraikitzeko bidean.

Iturria: Harluxet