<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
ESB
Euskaraz, Euskal Sozialista Biltzarra. Hego Euskal Herriko alderdi politikoa hau Arantzazun sortu zen, 1976an; euskaldun, sozialista eta abertzale azaldu zuen bere burua. Bi talde desberdin batuz osatu zen: ETAtik bereizi zen "Aintzina" taldea, "Branka" aldizkariaren eta Txillardegiren inguruan sortua eta ELAren zatiketatik sortutako Euskadiko Mugimendu Sozialista taldea. Legeztatu zen urtean (1977) Bilbon egindako II. kongresuan indar abertzaleen frontea osatzearen alde agertu zen. Espainiako 1977ko hauteskundeetan ez zuen arrakastarik izan. 1978an "Herri Batasuna" hauteskunde-koalizioan elkartu zen. 1980an atera egin zen HBtik zenbait eztabaidaren ondoren; zerbait geroago desegin egin zen alderdia.
Iturria: Harluxet