<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

EAE-ANV - Eusko Abertzale Ekintza

Gaztelaniaz Acción Naciolista Vasca, Hego Euskal Herriko alderdi politikoa; EAJ eta CNV elkartzean, horren aurka zeuden EAJko hainbat partaidek sortua (1930eko azaroaren 30a). Anakleto Ortueta, Tomas Bilbao, Luis Urrengoetxea, Joxe Manuel Izpizua, Julian Arriene eta Justo Garate izan ziren sortzaileak. Akonfesional, errepublikar, demokraziaren eta erreforma sozialaren aldeko agertu zen alderdia. 1931ko martxoaren 24an "Acción Vasca-Eusko Ekintza" egunkaria eta 1933ko urtarrilaren 8an "Eusko Lurra" egunkaria argitaratu zituzten.

1933ko azaroaren 19an PSOEko Barakaldoko militante batzuk EAE-ANVko Hermenegildo Alvariño tiroz hil zuten. Espainiako Gerra Zibilaren atarian, 1936ko ekainaren 28an I. Biltzarra egin zen Bilbon eta programa politikoan, sozialdemokrata-itxurako helburuak onartu zituen. Erregimen frankistaren garaian oso ahuldua geratu zen arren, suspertu (1975-76) eta Altsatsuko Mahaiko sortzaile izan zen EIA, HASI, LAIA eta ESBrekin batera. 1977an erregistratu zen Espainiako Barne Ministerioaren Erroldan. Herri Batasunarekin koalizioan sartu zen 1978ko apirilaren 28an.

III. Batzarra egin zuten Gernikan eta ESBkin bat egin zuten. 1978ko abenduaren 17an IV. Biltzarra jokatu zuten ESBrekin bat egiteak porrot egin ondoren. 1979ko abenduaren 30ean V. Biltzarra eta 1981eko otsailaren 27-28an Euban. 2001eko ekainaren 14an Batasunatik irten eta 2002ko ekainaren 1ean egin zen X. Biltzarra, Barakaldon.

Iturria: Harluxet/ Berria