<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Parisko Itunak

Parisen sinatutako hainbat ituni emaniko izena:

>Albitarren aurkako gurutzadari amaia eman ziona (1229).

>Luis IX.aren eta Ingalaterrako Enrike III.aren arteko bakea (1259).

>Zazpi Urteko gerraren amaierakoa (1763 - II - 10). Batetik, Britainia Handia; eta bestetik, Frantzia eta Espainia. Ingalaterraren nagusitasuna bermatu zen, Kanadako hainbat lur eta Missisipiko frantses dominioak eta Espainiak Florida zituenak eskuratu baitzituen.

>Deskolonizazio hasiera izan zen Bretainia Handia eta Ameriketako Estatu Batuen artekoa (1783 - IX - 3). AEBen independentzi gerrari amaiera eman zion. Ordu arte Britainia Handiko 13 kolonia izan zirenak Estatu Batuen eskura igaro eta haien burujabetza eta askatasuna onartzen zien. Egun berean Bretainia Handiak Itunak egin zituen Frantzia, AEBen aliatua, eta Espainiarekin, Frantziaren aliatua.

>Napoleonen gerren amaierakoak. Vienako kongresuak (1814-15).

>Krimeako gerraren amaiera ekarri zuena (1856).

>Espainia eta AEBen arteko gerraren amaierakoa (1898 - XII - 10). Espainiak Kuba, Puerto Rico eta Filipinak galdu zituen. Gaztelako Inperioren gainbehera prozesuan barruan gertatu zen.

>Bigarren Mundu-Gerra ondoren, potentzia garaileek Italia, Errumania, Hungaria, Bulgaria eta Finlandiarekin sinatutakoak (1947).

I: Harluxet