Enrike III.a Ingalaterrakoa
Enrike III.a Winchesterren jaio zen 1207an eta Westminsterren hil 1272an. Ingalaterrako erregea (1216 - 1272) eta Akitaniako dukea, Joan Lurgabearen seme zaharrena. Baroiek erregearen boterea murrizten zuten Oxford-eko Probisioak sinatzera behartu nahi izan zuten, baina Enrikek errefusatu egin zuen (1258) eta gerra zibila piztu zen. Monfort baroiak 1264an agintea hartu arren, hurrengo urtean erregearen aldekoek garaitu zuten. Frantziaren aurkako gerran Poitou, Santogne eta Auvernia Luis IX.ari eman behar izan zizkion (1259) Parisko Itunaren ondorioz.
Loturak: Raimundo Gilermo V.a;
Iturria: Harluxet