<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Gaztelako inperioaren gainbehera etengabea
Zer da, bada, inperio bat egitea, hondakin erraldoi baterako gaia pilatzea baino? Luis de Vives espainiarrak hondamendiaz hitz egiten zuenean ez zuen nagusiki galeraz, mendeetan hartu denaren guztiaren suntsitzealdiaz hitz egiten, nahiz eta hori izan nagusi eta ikusgarri. Ikus dezagun zerrenda hau beste hondamendi baten aurriki moduan: inbasoreak berarekin daramanena.
Gaztelako botere handiak munduan zehar hartu eta berriro galdu zituen lurraldeen zerrenda bat besterik ez da hau, amaigabe oraindik.
"Holanda, 1579; Portugal, 1640; Roselló eta Cerdeña, 1659; Frankoen konderria, 1678; Haiti, 1697; Milanerria, 1706; Belgika, 1713; Luxenburg, 1713; Cerdeña, 1713; Napoli eta Sizilia, 1713; Gibraltar, Menorca, Ternua eta Hudson (1713 - 1715); Luisiana, 1800; Paraguai, 1811; Venezuela, 1811; Argentina, 1816; Txile, 1818; Florida 1819; Colonbia, 1819; Ecuador, 1819; Panama, 1819; Peru, 1820; Mexiko, 1821; Tejas, Nevada, Utach, Colorado, Arizona, California, Nuevo Mexico, 1821; Guatemala 1823; El Salvador 1823; Nikaragua, 1823; Honduras, 1823; Costa Rica, 1823; Bolibia 1825; Uruguai, 1828; Republica Dominikana, 1865; Kuba, 1898, Puerto Rico, 1898; Filipinas, 1898; Guam, 1898; Marianas, 1899; Palaos, 1899; Maroko iparraldea, 1956; Ginea Ekuatoriala, 1968; Ifni, 1969; Sahara, 1975".
Espainian, 98ko Belaunaldia izena hartu zuen idazle-taldeak azken koloniak galtzeak sortutako haserre- eta etsipen-giroa amorrazioz azaldu zuen. Maroko, Ginea Ekuatoriala, Ifni eta Sahara Frakoren diktadura garaian galdu zituen Espainiak.
Iturria: El problema Español, Alberto Arana HIRU SL.