<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Vienako Kongresua (1814 - 1815)
Aliantza Laukoitzak 1814an Napoleon I.a garaitu ondoren, Austria, Errusia, Britainia Handia eta Prusia aliatu irabazleek Europa berrantolatzeko egindako kongresua. Erregimen monarkikoan oinarriturik, aipatutako lau probintziek Europako oreka politiko berria ezarri zuten. Kongresua 1814ko azaroaren 1ean hasi eta 1815eko ekainaren 8an, akordioa hitzartuta, amaitu zen. 1848ko Europako nazioen Iraultzak, ordea, hankaz gora jarri zuten Vienan hitzartutakoa.
Loturak: Klemens Von Metternich;
Iturria: Elhuyar