Frantzisko I.a Guisekoa
Frantzisko I.a Guiseko II. dukea Bar-en jaio zen 1519an eta Saint Mesmin-en hil 1563an. Klaudio Lorreneko, Guisako I. kondearen semea.
Gudari handia izan zen. Karlos V.aren kontra nabarmendu zen, batez ere Metz-eko guduan (1553). Paulo III.ari laguntzeko Italiara bidalitako tropen buruzagitza hartu zuen, baina, Saint-Quentingo hondamenaren ondoren berriro deitu zioten eta egoera aldatu zuen (Calais). Frantzisko II.a errege egin zutenean, protestanteen kontra hasi zen (Amboise-ko zapalkuntza (1560). Frantzisko II.a hil zenean Katalina Medicci-koak bultzatu nahi zuen bake akordioa hautsi zuen Wassy-ko sarraskiaz (1562) eta Condé garaitu zuen Dreux-en. Orléans-eko setioan Poltrot de Méré protestanteak hil zuen.
Iturria: Lur Entziklopedia