Lorreneko Klaudio
Klaudio Lorrenekoa (Condé-sur-Moselle, 1496 - Joinville, 1550). Guise etxeko I. duke eta parea. Frantzisko I.aren zerbitzuan eta Karlos V.aren aurka aritu zen. Nafarroako Enrike II.ari erresuma berreskuratzen lagundu zion, bereziki Hondarribiko setioan (1521). Lorreneko nekazarien matxinada zapaldu zuen. Haren alaba, Eskoziako erregina, Maria Stuart-en ama izan zen.
Iturria: Harluxet / Lur