Enrike I.a Guise-koa
Enrike I.a Guiseko III. dukea izan zen, 1550ean jaio eta Blois-en hil 1588an. Frantsizko I.a Guisekoaren seme zaharrena. Enperadorearen alde borrokatu zen, turkiarren kontra (1566) eta ondoren higanoteen kontra (Jarnac, Moncontour...). Saint-Germain-go bakea onartu gabe, Coligny-ren kontrako atentatua, huts egin zuena, eta ondoren San Bartolome gaua prestatu zituen (1572). Berak saldukeriatzat hartu zuen Monsieur-en Bake Ituna izenpetu zenean (1575), Ligako buruzagitza hartu zuen, eta Felipe II.arengana hurbildu zen, Nafarroako Enrike III.a Frantziako erregetzat onartu gabe. Auneau eta Vimory-ko garaipenak erdietsi ondoren, Parisen sartu zen, Liga bere alde zuela. Erregea Blois-era erakarri eta han hilarazi zuen.
Iturria: Lur Entziklopedia