Sagarminaga, Fidel
Fidel Sagarminaga Bilbon jaio zen 1830ean eta hil 1894an. 1868ko Iraileko iraultzaren ondoren Bilboko alkatea izan zen. Bigarren Gerra Karlistaren ondorioz foru-erregimena galdutakoan, normaltasun juridikoa ezarri nahian Madrilera joan zen (1876), baina Cánovas del Castillo lehendakariarengandik ez zuen ezer lortu; Bilbora itzuli eta Bizkaiko diputatu egin zuten. "Euskalerria" elkartea sortu zuen, foru-mugimendua bultzatu eta antolatzeko. "Memorias históricas de Vizcaya" (1870) eta "El gobierno y el régimen foral del Señorío de Vizcaya desde el reinado de Felipe II hasta la mayoría de edad de Isabel II" idatzi zituen (1880).
I: Harluxet