<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Elizateak
Auzo, baserri eta lur zabaleko jabeez osatutako batzarrak eliz aurrean biltzen ziren arazoak eztabaidatu eta konpontzeko. Bertan ipintzen ziren arauak eta hautatzen zituzten Batzarretarako ordezkariak. Bizkaia bailaraka antolatuta zegoen antzinatik, eta elizatea, Bizkaiko hiribilduetatik kanpoko lur zabaleko herriei deitzen zitzaion. Gipuzkoan eta gainerako herrialdetan "villa" izendatzen ziren. Aurrerago erregeek forua emanez sortu ziren zenbait herri, beti ere elizate historikoen adostasunarekin.
Bizkaian, elizateak elkartuz merindadeak sortu ziren; merindade bakoitzak bere Batzar Orokorrak zituen eta ordezkariak bidaltzen zituen Gernikako Batzar Nagusietara, elizateetako ordezkariekin batera. Batzar Nagusiak hasieran hainbat lekutan biltzen ziren, azkenean, Gernikan finkatu ziren arte. Bizkaiko Jaun izendatu ahal izateko, erregeek Gernikako Foru Zaharraren esanetara egongo zirela zin egin behar izaten zuten. Lapurdin Herriko Etxeak parrokia izena hartzen dute eta alkateek auz-apezak, elizaren inguruan egiten ziren batzarren seinale.
Iturria: Elhuyar/ Auņamendi