Olivares konde-dukea, Gaspar de Guzmán
Gaspar de Guzmán, Olivaresko konde-dukea, Erroman jaio zen 1587an eta Toro-n hil 1645ean.
Espainiako Felipe IV.ak koroa eskuratu zuenean (1621), gobernua Olivaresen esku utzi zuen (1621 - 1643). Aurreko agintaldiko pertsona garrantzitsu guztiak baztertu zituen. Hitzartutako 12 urteko su-etena hautsi eta Holandako gerrari hasiera eman zion; horren ondorioz, Probintzia Batuek independentzia lortu zuten. Barne-arazoetan burututako politika zentralistak Euskal Herrian Gatzaren matxinadak sortu zituen (1631koa, 1632koa eta 1633-34koa).
Erresumako barne politikaren eta ekonomiaren antolaketa aldatu nahi izan zituen eta horretarako "La Union de Armas" sortu zuen: harekin zergen sailkapena berdina izango zen lurralde guztietan. Baina horrek Katalunia Segadorsen gudua eta Portugalgo altxamenduak eragin zituen (1640). Loeches-era (1643) eta gero Toro-ra atzerriratu zuten. Frantziako Richelieu Kardinala arerio gogorra izan zuen bizitza osoan. Denek baztertuta hil zen.
Loturak: Isabel Borboikoa;
Iturria: Elhuyar/ Lur