Isabel Borboikoa Frantziakoa
Isabel Borboikoa Fontainebleaun jaio zen 1603an eta Madrilen hil 1644an. Espainiako erregina (1621 - 1644), Nafarroako Enrike III.aren eta Maria Mediciren alaba. Felipe IV.arekin ezkondu zen (1615) eta Nafarroako Luis III.aren (Frantziako XIV.a) emazte Maria Teresaren ama izan zen. Olivaresko konde-dukearen gehiegizko eragina ez zuen gogoko, eta azkenik lortu egin zuen erregeak konde-dukeari konfiantza kentzea (1643).
Iturria: Harluxet