<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
1632ko gatzaren matxinada Bilbon
Bizkaian, baina batez ere Bilbon, XVII. mendean sortu zena, Gatzaren Matxinada izenez ere ezaguna. 1631n lehena; 1632an bigarren hau eta, 1633 - 1634 bitartean azkena, Olivares Konde-dukeak errepresio gogorrez amaitu zuena.
1632ko urrian, berriro larriagotu ziren liskarrak. Aurretik, 1631ko matxinadan, konpondu gabeko arazoak azaleratzeaz gain Felipe IV.a Espainiako erregeari egin beharreko beste opari bat onartu zenean. Alonso Enríquez jauna, Bizkaiko epaile nagusia, Bizkaiko Jaurerrira iritsi zen erregeari eman beharreko diruak Bizkaiko herrietan barrena biltzeko. Baina herritarrek berehala egin zioten aurre: iragarkiak jarri zizkioten etxeko atarian, dirua indarrez kentzen ari zela salatzen zituenak.
Bizkaia osoan, Enkartazioetan izan ezik, 424.314 marabedi bilduko zirela erabaki zuten, dirutza izugarria garai hartan. Irailean korrejidorearen ordezkoak tirabirak sorrarazi zituen, berriro ere, gatzari 25 errealeko prezio jarri zionean, horietatik 11 erreal zerga kontzeptuan. Bilboko herritarrek piztu zuten orduko matxinada, eskulangileek gehienbat: ferratzaileak, marinelak, ontzizainak, larru-ontzaileak, bizarginak eta jostunak; baita behe mailako eskribau, letratu eta tratulari batzuek ere. Liskarraldiak urritik abendura iraun zuen. Matxinada hura aurrekoa baino larriagoa izan zen, korrejidorearen auzitegiko prokuradore Domingo de Castañeda hil baitzuten matxinatuek, eta Pedro Villela jauna mehatxatu, haren aita opariaren arduradunetako bat eta galeoien zerbitzuko komisarioa izan zelako, ohar gisa urka bat jarri zioten Mungiako bere etxean. Hurrengo urteetan ere, 1633-34ko matxinada, jarraituko zuen liskarra.
Iturria: Lur Entziklopedia Tematikoa