<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Segadorsen gudua

Espainiako borboien etxeko Felipe IV.aren osteak Katalunian sartu zirela-eta haiek mantentzeko gehiegizko zergen kontra altxa ziren Kataluniako nekazariak (1640 - 1659).

Ameriketako urrearen arpilaketarekin aberastutako Castillako noblezia porrot ekonomikoan zegoen. Hogeita hamar Urteko gerran sartuta, Olibaresko konde-dukeak Espainian ejertzito bakarra eta penintsulako erresuma guztiek finantzatua ezarri zuen (La Union de Armas, 1626). Kataluniako Gorteek erabakia errefusatu egin zuten, Baina Espainiako erregeak tropa gehiago bidali zituen Frantziaren aurka prestatzen ari ziren guduan muga indartzeko.

Katalanek Pau Claris izendatu zuten Generalitateko presidente, hitzarmenaren aldeko noblezia baztertuz. 1640ko maiatzean armarik gabeko 5.000 lagun, nekazariak gehienak, Olibaresko konde-dukearen 40.000 soldadu profesionalen aurka aritu ziren. Gironako obispoak erregearen gudulariak eskomikatu zituen eta nekazariek maiatzaren 22an Bartzelonan sartu ziren, kartzelako ateak bota eta Tamarit diputatua atera zuten.

Ekainaren 7an, sartu ziren berriro hirian eta Dalmau de Queralt erregeordea hil zuten. Espainiarekin gudua gertu zen eta Generalitatea matxinadaren buru jartzea erabaki zuen. Frantziako errege Luis XIII.arekin (Nafarroako Luis II.a) aliatu ziren, baina, frantsesak Richelieu kardinalaren aholkuei jarraituz Luis II.a Bartzelonako konde izendatu zuten.

Olibaresek gudaroste indartsua antolatu zuen Katalunia erasotzeko, baina Montjuïcen gudua galdu zuen (1641). Frantziako nobleen liskarrak baliatuz Felipe IV.aren seme Austriako Juan Josek Bartzelona hartu zuen (1652) eta Piriniotako Bake Itunean Frantziak eta Espainiak Katalunia banatzea hitzartu zuten (1659 - XI - 7).