Mendiri, Torkuato
Torkuato Mendiri Allon jaio zen 1813an eta Tuteran hil 1881ean. Lehen Gerra Karlistan esku hartu zuen karlisten aldeko ekintzetan eta Bergarako hitzarmena sinatu zenean Frantziara ihes egin zuen. 1843an itzuli eta armadan sartu zen. Bigarren Gerra Karlistan ere Jurramendi, Somorrostro, Abartzuza, eta beste hainbat lekutako guduetan nabarmendu zen. Oteitza eta Artederretako porroten ondoren Frantziara ihes egin zuen. Bere aurka zabaldutako sumarioan erantzuteari eta teniente jeneral karguari uko egin zion. Alfontso XII.aren alde jarri zen eta Karlos VII.ak emandako tituluei ere uko egin zien.
I: Harluxet