<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Abartzuzako edo Murumendiko gudua
Bigarren Gerra Karlistan, liberal eta karlisten arteko bataila (1874 - VI - 25 / 27). Karlistek Abartzuzako bataila izena eman zioten eta liberalek Murumendiko bataila. Concha jeneral liberalak prestatu zuen Lizarrara sartzeko. Bi egunetan saiatu arren ez zuen helburua lortu eta hirugarren saioari ekin behar izan zion. Concha zauritu zuten eta hil egin zen. Etxaguek hartu zuen liberalen gidaritza, baina, jeneralaren heriotzak eta zauritu eta preso ugari izateak uzkurtuta Ebro aldera erretiratu ziren liberalak.
Loturak: >Gutierrez Manuel;
Iturria: Elhuyar