Don Karlos, Madrilgo dukea (Karlos VII.a)
Argazkia:Elhuyar |
Don Karlos, edo Karlos Borboikoa eta Bragantza-Estekoa, Ljubljana-an jaio zen 1848an eta Varese-n hil, 1909an. Joan Karlosen semea, Karlos Borboikoa Montemolingo kondearen iloba eta Karlos Maria Isidro Borboikoaren biloba. 1866an Parmako dukearen alaba Margarita Borboikoarekin ezkondu zen. Madrilgo duke eta Espainiako erregegaia, Karlos VII.a izenaz Espainiako tronua eskuratu nahi izan zuen karlisten laguntzarekin. 1870ean Alderdi Karlistaren buruzagitza hartu zuen eta Bigarren Gerra Karlistan parte hartu zuen (1872 - 1876) eta Santa Kruz apaiza bere alde izan zuen. 1872an Nafarroara sartu zen Beratik, baina garaitu egin zuten eta 1876an Nafarroatik alde egin behar izan zuen. 1880an Frantziatik kanporatu egin zuten. Loturak: >Mendizorrotzko bataila; >Navarro Villoslada, Frantzisko; >Orbe Elio, Jose Maria; >Orbe, Joan Nepomuzeno; >Orbe, Jose Maria; >Perula, Jose; >Jaime Borboi-Parmakoa; Iturria: Elhuyar |