Jurramendiko bataila
Lehen Gerra Karlistaren garaiko gudua (1835 - XI - 17). Liberalek, Fernández de Córdoba jenerala buru, arazorik gabe bereganatu zuten Lizarra (XI-15), baina berehala iritsi ziren García eta Egia jeneral karlistak. Montejurra aldean izan zen gudua. Liberalek galera handiak izan zituzten eta karlistek Lizarra berreskuratu zuten.
Iturria: Harluxet