<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Bergarako Hitzarmena
Maroto eta Espartero jeneralen arteko hitzarmena, Lehen Gerra Karlistari amaiera eman ziona (1839 - VIII - 31). Oņatin sinatu bazen ere (VIII - 29), Bergaran besarkada baten bidez berretsi zenez bertako izena hartu du. Marotok Esparterori eginiko proposamena honako puntu hauetan gauzatu zen: Don Karlos Borboikoa Espainiako infantetzat hartzea, probintziako foruak erabat errespetatzea eta armadako kargu eta kondekorazioak mantentzea. Esparterok ez zuen osorik onartu, eta aldaketa batzuk egin ondoren hitzarmena sinatu egin zen. Esparterok foruen alde asmo onak agertu zituen, baina monarkiaren batasun konstituzionalari kalterik ez egiteko baldintza zela-eta "Monarkiaren batasun konstituzionalaren kalterik gabe" klausula erantsi zitzaion. Hortik aurrera foruei erasoa etengabea izan zen.
Loturak: >Dorregarai, Antonio; >Bartolome Gibelalde; >Antonio Lizarraga; >Torkuato Mendiri; >Orbe Elio, Jose Maria; >Urbiztondo, Antonio; >Villarreal, Bruno; >Zaratiegi, Joan Antonio;
Iturria: Elhuyar