Maria Kristina Habsburg-Lorenakoa
Maria Kristina Gross-Seelowitz-en jaio zen 1858an eta Madrilen hil 1929an. Espainiako erregina, Alfontso XII.aren bigarren emaztea. Bere seme Alfontso XIII.aren erregeorde izan zen (1885 - 1902).
Bere agintaldian alderdi liberala eta kontserbadorea tartekatu ziren agintean. 1893an, Gamazo finantzetarako ministroaren agindu batek Gamazada izeneko altxamendua piztu zuen Nafarroan. Bere agintaldian Espainiak Gaztelako inperioran gainbehera etengabean sartuta, bere kolonia batzuk galdu zituen: Kuba, Puerto Rico eta Filipinak. "98ko belaunaldia" deitutako intelektualen mugimendua sortu zen bere agintaldian.
Iturria: Elhuyar