<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Liberala, Alderdi

Espainiako alderdi politikoa, 1880an sortua. Berrezarkuntzaren garaian Alderdi Kontserbadorearekin txandakatu zen gobernuan. Talde liberalak elkartu eta Alderdi Liberal Fusionista sortu zuten, Mateo Sagasta buru zela. Agintean egon zen (1881-84, 1885-90, 1892-94). Berriro gobernura iritsi zen (1897), baina ahultzera egin zuen. Sagasta hil zenean (1903), zatitu egin zen alderdia, eta Primo de Riverak estatu-kolpea burutzean (1923) desegin.

Loturak: Liga de Acción Monárquica

Iturria: Harlaxet