<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

98ko belaunaldia

Espainian XIX. mendeko azken hamarkadako eta XX. mendearen hasierako idazle-taldea. Maria Kristina Habsburgokoa agintean zela, Gaztelako inperioaren gainbehera etengabearen azken koloniak galtzeak sortutako haserre- eta etsipen-giroa azaldu zuen. Saiakera zuten generorik gogokoena. Aurreko belaunaldikoei, errealistei, literatur kritika ugari egin zieten eta estilo xumearen erabilera aldarrikatu zuten. Unamuno, Baroja, Azorín, A. Machado, R. Maeztu eta Valle-Inclán izan ziren ordezkari nagusiak.

Iturria: Harluxet