Gamazo, Germán
Germán Gamazo finantzetarako ministroa izan zen Sagasta liberalaren presidentziapean. 1893an Nafarroa Garaiko zerga sistema ezerezean uzten zuen dekretua aurkeztu zuen baina nafarrak horren kontra altxa ziren "gamazada" izeneko matxinadan (1893-94).
Nafarroako Diputazioak ez zuen etsi eta Foruen aldeko mugimenduaren hedapena ikusita, tirabira askoren ondoren, Gamazo ministroa kargutik kentzea lortu zuten (1895).
Iturria: Elhuyar/ Lur