Alfontso XIII.a
Alfontso XIII.a Madrilen jaio zen 1886an eta Erroman hil 1941ean. Espainiako erregea (1866 - 1931). Alfontso XII.aren hilondoko semea. Jaioa zenean errege izendatu zuten eta bere ama Maria Kristina erregeorde izan zen.
Bere agintaldian Espainiako erregimen koloniala desagertu zen eta Marokoko iparraldeko okupazioa indartu zen. Primo de Riveraren diktadura bultzatu zuen (1923 - 1930). Viktoria Eujenia Battenberg-ekoarekin ezkondu zen eta Espainiako Bigarren Errepublikan errepublikarrek hauteskundeak irabazi ondoren (1931ko apirilaren 12a) erbesteratu egin zen. Bere seme Joan (Bartzelonako kondea) izendatu zuen ondorengo. Horrek abdikatu eta Joan Karlos I.a izan zen, Frankok izendatuta, diktadura frankistaren ondoren Espainiako errege.
Loturak: Jesus Maria Leizaola;
Iturria: Elhuyar