Iglesias Garrigos, Juan
Joan Iglesias Bilbon jaio zen 1915ean. UGTko kidea (1930) eta Juventudes Socialistas-eko idazkaria izan zen (1935). Espainiako Gerra Zibilean atxilotu eta, hasieran heriotza-zigorra, baina gero biziarteko kartzela-zigorra ezarri zioten. 1938an ihes egin eta PSOE berrantolatzen aritu zen. 1947an Iparraldera alde egin zuen eta Euzko Jaurlaritzako kontseilaria izan zen (1970).
Franco hiltzean Bilbora itzuli zen (1976). Eusko Kontseilu Nagusiko eta demokrazia garaiko Eusko Jaurlaritzako kontseilaria izan zen aldi berean. Bi karguak utzitakoan Euskal Herriko PSE-PSOEko lehendakari izendatu zuten (1977). 1982an erretiratu egin zen politikatik.
Iturria: Harluxet