<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Eusko Kontseilu Nagusia (EKN)
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako autonomi estatutuaren aurreko erakundea (1978), hiru lurraldeetako behin-behineko gobernu gisa eratua. 1977an Espainiako hauteskunde orokorretan aukeraturiko euskal parlamentarioen asanbladak Madrilgo gobernuarekin izandako negoziaketen ondorioz eratu zen. Nafarroa autonomi barrutitik eta Kontseilutik at geratu zen. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egin ondoren, Eusko Jaurlaritza eratu eta Kontseilua deuseztatu egin zen (1980).
Iturria: Harluxet