<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

PSOE - ELAS

Gaztelaniaz, Partido Socialista Obrero Espaņol eta euskaraz, Espainiako Langile-Alderdi Sozialista. Estatu mailako Espainiako alderdi politikoa, 1879ko maiatzaren 2an fundatua. Madrilgo Tetuan kaleko "Casa Labra" tabernan bazkari klandestino batean 25 lagun bildu eta Pablo Iglesias izendatu zuten lehen lehendakaria. Alderdia II. Internazionaleko kidea izan zen sorreratik. 1886an, Facundo Perezaguak Hego Euskal Herriko PSOEren lehen egitura sortu zuen Bilbon.1888an, berriz, UGT sindikatua sortu zuten. 1908an sortu zen Bilbon lehen Herriko Etxea.

Lehen aldi honetan alderdi oso militantea izan zen, langileriaren aldekoa, gizarte gatazka bultzatzailea. Hala ere, euskal sozialismoaren mugimenduak Bizkaia aldean izan zuen eragina. Sozialismoa historikoa Bilbo inguruari lotua zegoen, industria, metalurgia, siderurgia eta meategiei lotua hain zuzen ere. Bigarren aldia 1914an hasi zen eta Indalezio Prietorekin lotu izan da. Aukera errepublikazalea egin, eta gainerako Europan bezala, pixkanaka-pixkanaka gobernu aukera bilatzen hasi ziren. 

1921ean, III. Internazionalaren sorrerarekin PSOE hautsi eta PCOE sortu zen; hauek PCrekin batu eta PCE sortu zuten.1936an ezkerreko alderdien koalizioa bultzatu zuen eta, Espainiako Gerra Zibila hasi ondoren, Largo Caballero PSOEko kidea gobernuburu egin zuten. 1974an Felipe Gonzalez izendatu zuten PSOEko idazkari nagusi. PSOEk egitura federala onartu zuen (1976) eta 1979ko kongresuan marxista izateari uztea erabaki zuen. Felipe Gonzalez-ek gidaturik, PSOEk gobernatu du Espainian 1983 - 1996 bitartean. Urte beltzak izan ziren Euskal Herrian garai horretan indarra izan baitzuen GAL talde paramilitar espainiarrak.

Espainiako Langile-Alderdi Sozialista Bilbo aldean izan zuen indarra lehenengo; Bizkaian, meategietan eta metalurgian; Gipuzkoan, Eibarren izan zuen indarra armagintzaren gorakadaren ondorioz; Donostia aldean gero; Tolosa aldean papergintza industrian; Araban beranduago sortu zen alderdi sozialista eta Nafarroako eriberan bezala ez zuen indarrik izan II. Errepublika arte. Egun, PSOEk adar desberdinak ditu Hego Euskal Herrian: Autonomi Estatutuak garatu aurretik PSE - PSOE izen zen (1977). Nafarroako ordezkaritza 1982an bereiztu eta PSN - PSOE sortu zuten. 1993ko martxoan, Autonomi Erkidegoko PSE - PSOEri Euskadiko Ezkerra (EE) batu zitzaion eta PSE-EE-PSOE sortu zen.

Loturak: Joan IglesiasRamon JauregiJoxe MadinabeitiaMeabe, Tomas; Rubial Cavia, Ramon

Iturria: Harluxet/ Berria-270