<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
PSE-PSOE
Euskaraz, Euskadiko Alderdi Sozialista. Hego Euskal Herriko alderdi politikoa, Espainiako PSOEren adarra. PSOEk egitura federala onartu ondoren (1976), Hego Euskal Herriko lau herrialdeetako PSOEren federazioa sortu zen. Lehen kongresua egindakoan (1977) Partido Socialista de Euskadi (PSE-PSOE) izena hartu zuen, baina 1982an, Euskal Autonomi Elkartekoengandik bereiztu eta Partido Socialista de Navarra (PSN-PSOE) sortu zen. PSE Euskal Autonomi Elkartera murriztu zen. 1993an Euskadiko Ezkerra (EE) alderdia batu zitzaion eta (PSE-EE/PSOE) alderdia sortu zuten.
Loturak: Joan Iglesias;
Iturria: Harluxet