<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

UGT

Gaztelaniaz, Unión General de Trabajadores. Euskaraz, Langileen Batasun Orokorra. Espainiako erakunde sindikala PSOEk bultzatuta Bartzelonan sortua 1888an. Bigarren Errepublikan sindikatu nagusia zen eta frankismoaren garaian, klandestinitatean jardun behar izan zuen. XXX. Kongresuan (1976) Nicolás Redondo bizkaitarra hautatu zuten idazkari nagusi. Espainiako sindikatu nagusia da ordudanik, CCOOrekin batean eta, 1987tik aurrera, estrategia batuari ekin diote bi sindikatuok. Redondok 1994an utzi zuen kargua eta Cándido Méndezek hartu zuen. Hego Euskal Herriko sindikatu nagusietako bat da, baina Espainian duena baino presentzia txikiagoarekin.

Loturak: Jauregi, Ramon Largo Caballero; Jesus Larrañaga; Rubial Cavia, Ramon

Iturria: Harluxet