Bizkaiko XVI. andrea, Haro-ko Joana Lara Diaz
Haroko Joana Lara Diaz Bizkaiko XVI. andrea izan zen (1352 - 1359). Maria Diaz II.aren alaba.
Bere anaia gaztea Nuņo hil zenean jaso zuen Bizkaiko titulua. Gaztelako Tellorekin ezkondu zen (1353). Tello, Alfontso XI.aren sasiko semea eta Enrike Trastamarakoaren anaia zen. Gaztelako gerra zibilean nahastu ziren; Gaztelako Pedro I.a ankerrak Joana eta beronen ahizpa Isabel hil egin zituen (1359) eta ez zuen ondorengorik utzi. Horrela, Haro familiak Bizkaiko jaurgoa galdu zuen eta Gaztelako erresumari lotu zitzaion. Joana Lara Diaz Haro etxeko azkena izan zen Bizkaiko jaurgoan.
Iturria: Elhuyar/ Lur Entziklopedia