Alfontso XI.a Mendekaria
Alfontso XI.a Salamancan jaio zen 1311n eta Gibraltarren hil 1350ean. Gaztela eta Leongo erregea (1312 - 1350), Fernando IV.aren semea. 1315ean Bermeok zuen itsasorako nagusitasuna kendu eta Bilbori eman zion. Bere politika larderiatsua zen, eta Marokon erreinatzen zuen errege dinastia marindarren (berbereak) aurkako borrokan bi garaipen lortu zituen: Saladoko gudua (1340) eta Algecirasko konkista (1344).
Loturak: >Cuevas-ko Konferentzia; >Don Tello; Bizkaiko XIII. jauna, Haroko Joan;
Iturria: Harluxet