Bizkaiko XV. jauna, Nuņo Lara Diaz Harokoa
Haroko Nuņo Diaz izan zen Bizkaiko XV. jauna (1348 - 1352). Bizkaiko XIV. andrea Maria Diazen eta Joan Nuņez Lara-ren semea.
Hiru urterekin umezurtz gelditu eta Bizkaiko jaun izendatu zuten (1348), eta hurrengo urtean, Gaztelako erret-alferez. Gaztelako Pedro I. Ankerraren erasoen ondorioz, bost urte zituela hil eta Bermeon hilobiratu zuten. Hurrengo Bizkaiko XVI. andrea bere arreba Joana Lara Diaz izango zen.
Iturria: Elhuyar