Bizkaiko XIV. andrea, Haro-ko Maria Diaz III.a
Haroko Maria Diaz II.a Bizkaiko XIV. andrea izan zen (1334 - 1348). Joan Diaz Begibakarraren eta Portugalgo Isabelen alaba. Gaztelako Joan Nuņez Lararekin ezkondu zen (1331).
Bere amona Maria Diaz I.ak tituluari uko egin zionean, eta Alfontso XIaren trabak gaindituz, Bizkaiko andrea bilakatu zen (1334), agintea bere senarra Joanen eskutan utzi bazuen ere. Lau seme-alaba izan zituzten: Lope, Nuņo, Joana eta Isabel. Hurrengo Bizkaiko jauna Nuņo Lara Diaz izango zen eta Bizkaiko XVI. eta azken Bizkaiko andrea Joana Lara Diaz.
Iturria: Elhuyar