Nuņez de Lara, Joan
Joan Nuņez de Lara 1334an jaio zen eta Burgosen hil 1350ean. Bizkaiko jauna izan zen 1334an Maria Diaz III.a Harokoarekin, Bizkaiko XIV. anderearekin, ezkonduz geroztik. Alfontso XI.aren kontrako ekintza askotan parte hartu zuen. Alfontso XI.aren ezkontza eta erregetze-ekitaldira ez zen azaldu (1332) eta erregeak gaizki hartu zuen. Nuņez de Lara Lerman zegoen bitartean, Erregeak jazarri egin zuen Bizkaia osoan. Akordio batera iritsi ziren, baina bi urte baino ez zuen iraun akordioak (1334-36). Bizkaiko jaunak eta Don Joan Manuelek aliantza bat egin zuten Alfontso XI.aren kontra eta Portugalgo eta Aragoiko erregeak ere batu zitzaizkien (1336). Hala ere, aliatuek porrot egin zuten; Bizkaiko jaunak amore eman eta erregearekin behin-betiko akordioa sinatu zuen (1336). Pedro I.a errege berria gaixotu zenean, Joan Nuņezek tronurako eskubidea aldarrikatu zuen baina ez zuen lortu (1350).